“Mozal Legearen isunak azkar ordaintzea merkeagoak izateko injustizian sakontzea baino ez da; jolas bat da beraientzat”
Atzoko albiste batean jakinarazi zuen halabedi.eus webguneak Gasteizko tabernari bati 730 euroko isuna ezarri ziotela, Mozal Legea baliatuta, bezero bat babesteagatik. Gaur, ARABA HIZPIDEn egon da Zumai Olalde tabernaria, eta gertatutakoa azaldu digu: udaltzain talde bta hurbildu zen Txapelarri tabernara eta bezero bat atxilotu zuen, bere zakurra lotu gabe eta mozalik gabe zegoela argudiatuta. Osagai arrazista duen atxiloketatzat jo du Olaldek, eta udaltzainek ipinitako isuna ez ordaintzea erabaki zuen, nahiz eta goiz ordaintzeagatik isuna 300 eurora jaitsi: “Injustizian sakontzea litzateke hori onartzea”. Gertatutakoa salatzeko elkartasun-jaialdia antolatu dute Txapelarri tabernan ostiral honetan.
-
Hizpidea: "Mozal Legearen isunak azkar ordaintzea merkeagoak izateko injustizian sakontzea baino ez da; jolas bat da beraientzat"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!