Miren (GKS): “Proletargoaren antolakuntza politikoak dituen mugen gainetik haustura politikorako elkargune izatea bilatzen du”
Topagune Sozialista ospatuko dute Urriaren 8tik 12ra. Asteburu honetan aurkezpenak Araban
Gazte Koordinadora Sozialista eta Ikasle Abertzaleak antolakundeek Euskal Herriko Topagune Sozialista antolatu dute Urriaren 8tik 12ra. GKSko Miren izan dugu saioan, eta berak azaldu dizkigu Topagunean ezaugarriak eta helburuak. Egitaraua osorik atera ez bada ere, hitzaldien edukiak eta beste zertzelada batzuk eman dizkigu.
Larunbat honetan Topagunearen aurkezpenak egiten arituko dira Arabako herri ezberdinetan, Gasteizen eta Samaniegon.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Miren (GKS): "Proletargoaren antolakuntza politikoak dituen mugen gainetik haustura politikorako elkargune izatea bilatzen du"00:07:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!