Milaka sinadura bildu nahi ditu pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako herri-ekimen legegileak
Krisialditik atera garela ematen digute aditzera, baina milaka herritar daude pobrezia egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan. Ideia horretan oinarrituta eta kalitatezko babes sistema publiko eta sozial baten alde, herri ekimen legegilea abiatu zuten Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek uda hasieran. Ekimena Eusko Legebiltzarrera iristeko, 10.000 sinadura lortu behar dira, eta azken txanpan sartu da bilketa. ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuetako egoitzetan aurki daitezke sinatzeko liburuxkak, baita Hala Bedi irratian bertan ere. Gaiaren inguruan hitz egin du gaur ARABA HIZPIDEn Javier Saenz Eskubide Sozialen aldeko Arabako Plataformako (PDS) kideak.
-
Hizpidea: Milaka sinadura bildu nahi ditu pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako herri-ekimen legegileak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!