Mila lagunetik gora, kalean Tubacexeko kaleratzeen aurka
Tubacexeko langileak izan ziren aurtengo Maiatzaren Leheneko protagonista nagusiak Aiaraldean. Mila lagunetik gora bildu ziren Laudion eginiko mobilizazioan. through Aiaraldea.eus
Kale nagusiak zeharkatu ostean, Herriko plaza bete zuten manifestariek. Enpresa Batzordeko kideek hartu zuten hitza bertan. Eskualdea defendatzen jarraitzeko deia luzatu zuten, eta interpelazio zuzena egin zieten instituzio publikoei, Tubacexeko gatazkan inplikatzea eta lan-erreforma deuseztatzea eskatuz.
Erresistentzia kutxari ekarpena
Beste ekimen jendetsu bat ere egon zen arratsaldean Laudion, Tubacexeko langileen mobilizazioa baino lehen. Ehunka herritarrek hartu zuten parte Alberto Acero plazatik Herriko plazaraino joan zen giza-katean, Tubacexeko langileen erresistentzia kutxaren alde eginiko zozketan bildutako dirua modu kolektiboan entregatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!