“Medio txiki batek uste baino indar handiagoa egin dezake AHTren aurka, sinergia egokiak baliatuz gero”
Urko Apaolazqa Argiako kazetaria izan da gaur HIZPIDEAn, Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-esplotazioan barrena liburua Gasteizen aurkeztuko duen egunean. Liburuan jasotzen dira AHT eraikitzeko lanetan gertatzen ari diren irregulartasunak: langileen lan-baldintza kaskarrak, arau-hausteak, eskubideen urraketak… Langile gehienak kanpotarrak dira eta baldintza prekarioetan egiten dute lan. Bestalde, Aldi Baterako Enpresa Elkarteek dakarten ilunkeria izan du hizpide, azpi-kontrataziora jotzen baitute, horrek dakarren lan-baldintzen okertzearekin. Liburua Manu Robles-Arangiz Institutaren eta Argiaren arteko elkarlanaren fruitua da. Aurkezpena gaur izango da, arratsaldeko 19:00etan Oihaneder euskararen etxean, ADI ustelkeriaren aurkako elkarteak antolatuta.
-
Hizpidea: "Medio txiki batek uste baino indar handiagoa egin dezake AHTren aurka, sinergia egokiak baliatuz gero"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!