Martxoak 3 elkartea: “Memoria historikoaren lanketan, oso maila eskasa sumatu dugu Gasteizko udal agintarien artean”
Espainiako gobernuak 1976ko martxoaren 3ko sarraskiari buruzko agiriak desklasifikatzeari uko egin dion honetan, Martxoak 3 elkarteko Lander Gartziarekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk. Paper horien garrantzia nabarmendu du Gartziak, horiei esker sarraskian parte hartu zuten polizien izenak ezagutzeko aukera izango litzatekeelako. Frankismoaren Krimenen Aurkako Plataformako kide diren heinean, Olarizuko gurutzeaz eta Erorien Haranari buruz ere mintzatu gara berarekin.
-
Hizpidea: Martxoak 3 elkartea: "Memoria historikoaren lanketan, oso maila eskasa sumatu dugu Gasteizko udal agintarien artean"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!