Martxelo Diaz: “Frantziak bere kontrola kolokan ikusi duenean bidali du armada Malira”
Martxelo Diaz kazetaria Frantziak berriki Malin izan duen eskuhartze militarra izan du hizpide. Azawad lurraldearen testuinguru politikoari buruzko argibideak eskaini ditu Diazek, iazko independentzia aldarrikapenenetik abiatuta. Mugimendu islamistek leku egin dute egoera ezegonkor horretan. Barneko nahasmenez gain, Tuareg herrien aldarrikapena eta mendebaldeko enpresen interesak uztartzen dira gori-gori den gatazkan. “Kolonialismo politikoaren aztarnak” sufritzen dirau Maliko estatua, ondasunen ustiapenak potentzia hegemonikoen esku segitzen baitu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!