Manu Martinez (Gasteizko Gazte Komitea): “Gazteok izan behar dugu gizartearen eraldaketaren motorea”
Ekimen desberdinak burutuko ditu Gasteizko Gazte Komiteak grebara begira.
Aurreko larunbatean agerraldia egin zuen Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera begira sortutako Gasteizko Gazte Komiteak. Euskal herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdiarekin eta honen aldarrikapenekin bat egin eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diote hiriko gazteriari.
Indibidualismoaren amua irentsi ez eta gazteria haserre eta prest dagoela erakusteko hautua egingo dute urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean. Kaleak hartzeko deia luzatu diote Gasteizko gazteriari, bai eta grebaren aurreko asteetan antolatu duten egitarauan parte hartzeko ere. Atzo, urtarrilaren 9an, egindako Gazte Komitearekin eman diote hasiera egitarauari, eta hurrengo egun eta asteetan zehar hainbat ekimen eta tailer prestatuko dituzte. Honen inguruan hitz egiteko, Gasteizko Gazte Komiteko kidea den Manu Martinez izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Manu Martinez (Gasteizko Gazte Komitea): "Gazteok izan behar dugu gizartearen eraldaketaren motorea"00:06:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!