Maiatzaren lehenaren atarian Euskal Herriko kaleak margotzeko deia egin dute
"Atera kalera eta Euskal Herria koloreztatu" lemapean, kaleetan margoketak egiteko deia luzatu du gazte talde batek, maiatzaren 1eko testuingurua blaitatuta. Kirisi ekonomikoa "kapitalak ordaindu dezala" aldarrikatu dute.
Langileon Nazioarteko Egunaren baitan herritar talde batek Euskal Herriko kaleetan margoketak egiteko deia luzatu du. COVID-19ak sortutako egoerak guztiz baldintzatu ditu maiatzaren 1eko planteamenduak, baina egoera irauli eta “kaleak berreskuratzeko unea dela” azpimarratu dute ekimenaren sustatzaileek: “Bada garaia kalera bueltatzeko, nahiz eta ez garen inoiz joan, hemen jarraitzen dugulako, has gaitezen mundu berri baten lehen lerroak idazten”.
Krisi ekonomikoaren atarian mezu argi bat utzi nahi izan du herritar talde honek, krisi hau ez duela ez gazteriak ez langileriak ordainduko, “kapitalak ordaindu dezala” azpimarratu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!