Maialen Martinez de Marigorta (Salhaketa): “Ez daukagu ia informazioarik espetxe barruan gertatzen denarena, ez dago gardentasunik”
4. hildakoa Zaballako espetxean, 2019an soilik.
2019. urte hasiera honetan 4 pertsona hil dira jadanik Zaballako espetxean. Salhaketa elkarteak heriotza hauek salatu ditu, eta 9 neurri zehatz proposatu dituzte espetxeetako egoera hobetzera bidean.
Salhaketako Maialen Martinez de Marigorta izan dugu gaur Hizpidean, eta heriotza hauei buruz elkartetik egiten duten irakurketa kontatu digu, eskatzen dituzten neurriak azaltzearekin batera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen Martinez de Marigorta (Salhaketa): "Ez daukagu ia informazioarik espetxe barruan gertatzen denarena, ez dago gardentasunik"00:17:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!