Maddi Altuna (Bulkada Berrien Garaia Da): “Gure memoria eraiki behar dugu”
Abenduaren 10etik 14ra Gazte Memoriaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Bulkada Berrien Garaia Da dinamikaren barruan, Euskal Herriko leku ezberdinetan. “Lehenengo pertsonan eta pluralean” izena jarri diete.
Horretaz hitz egiteko Maddi Altuna izan dugu gaur gurean, eta jardunaldien helburuak eta egitaraua azaldu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!