Maddalen Muguruza (Ankerkeriari Stop): “Herri honek jasan duen jazarpen politiko, polizial eta judizialaren beste adibide bat, ez dugu ulertzen nola gaur egun jarraitu ahal diren horrelakoak gertatzen”
Asanblada irekiak deitu dituzte Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren auzia mahai gainera ekartzeko. Gaur, Agurain eta Amurrion.
Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren gazte arabarren aurkako epaiketak aurrera darrai, eta laster espero da Auzitegi Gorenaren ebazpena, defentsak jarritako azken helegitearen ondoren. Horren aurrean, Ankerkeriari Stop plataformatik asanblada irekiak deitzeko hautua egin dute, gaia berriro lehen lerrora ekartzeko.
Maddalen Muguruza Ankerkeria Stop-eko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu prozesua orain arte nolakoa izan den, zer espero den orain, eta ze irakurketa egiten duten epaiketa honen inguruan.
Asanblada irekietan parte hartzera ere deitu du. Gaur, azaroak 24, bi asanblada ireki egingo dira, 19.00etan, bata Amurrion eta Agurainen bestea. Bestalde datorren astelehenean, azaroaren 29an, Gasteizen elkartzeko deia zabaldu dute, 19.00etan Judimendiko Auzo Elkartean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maddalen Muguruza (Ankerkeriari Stop): "Herri honek jasan duen jazarpen politiko, polizial eta judizialaren beste adibide bat, ez dugu ulertzen nola gaur egun jarraitu ahal diren horrelakoak gertatzen"00:07:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!