Lurdes Imaz (Gure Platera Gure Aukera): “Eskoletako jantokien ardura partekatua egon behar da gobernuaren eta eskolaren artean”
Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien kudeaketaren inguruko proposamen berri bat aurkeztu du. Hala nahi duten Guraso Elkarteek, eskolaren baimenarekin jantokiaren ardura bere gain hartu ahal izango dute. Gure Platera Gure Aukera plataformako kideek, beren aldetik, urteak daramatzate osasuntsua, bertakoa eta justua izango den jantoki eredu bat aldarrikatzen, eta haiei galdetu diegu E.J.ren proposamen honen inguruan eta haien sustatzen duten ereduari buruz.
Lurdes Imaz izan dugu gaur Hizpidean, Gure Platera Gure Aukera plataformako kidea. Jantokien kudeaketa Guraso Elkarteen esku jartzea kritikatu du, lan karga gehiegi izateagatik eta gobernuak bere ardura ez duela betetzen argudiatuta. Jantokiak ere gune pedagogiko bezala ulertzen ditu Imazek, eta daukaten garrantzia aitortu behar zaiela dio.
Esperientzia piloto batzuez, gizarteko kontzientzia mailaz, katering enpresa hegemonikoez eta konponbide posibleez hitz egin dugu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Lurdes Imaz (Gure Platera Gure Aukera): "Eskoletako jantokien ardura partekatua egon behar da gobernuaren eta eskolaren artean"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!