Luis Casado eta Aitor López(Berriztu!): “Putzuen mehatxuei erantzun berriztua emateko jaio da Berriztu!”
Berriztu aurkeztu dute, Arabako gas ustiaketekin amaitzeko mugimendua.Talde anitza eta jatorri ezberdinetako pertsonez osaturikoa dela adierazi zuten aurkezpenean, egungo eredu energetiko, ekonomiko eta sozialaren kezka elkarbanatzen.
Mugimenduko kideak diren Luis casado eta Aitor Lopezekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. Frackingaren hitza desagertu baina putzuen mehatxuek jarraitzen dutenez, mugimendua zabaltzen jarraituko dute (17 eragilek baino gehiagok babesten dute egun), eta ostegunero asanbladak egingo dituzte.
-
Hizpidea: Luis Casado eta Aitor López(Berriztu!): "Putzuen mehatxuei erantzun berriztua emateko jaio da Berriztu!"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!