Leire San Salvador del Valle (Sahara-Euskadi): “Ez da detaile honengatik piztu, saharar herriaren sentsazioa da borroka armatuaren aukera soilik gelditzen dela”
29 urtez bide baketsuaren zai egon ondoren, gatazka armatua piztu da berriz ere Saharako lurretan.
Gergerateko lurretan Marokoko armada sartu izanak eztandarazi du berriro ere gatazka armatua Mendebaldeko Saharan. Fronte Polisarioak gerrara deitu du, 29 urtez bake akordioa errespetatu ondoren, 29 urtez Nazio Batuen Erakundeak beren hitza betetzeko zai egon ondoren.
Sahara-Euskadi Mugimendua sortu dute Sahararekiko elkartasunean diharduten eragile ezberdinen artean. Mugimenduko bozeramaile Leire San Salvador del Valle izan dugu Hizpidean, egoera hobeto ezagutzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire San Salvador del Valle (Sahara-Euskadi): "Ez da detaile honengatik piztu, saharar herriaren sentsazioa da borroka armatuaren aukera soilik gelditzen dela"00:19:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!