Leire Azkargorta (Oinharri): “Euskal Herriaren askapen nazional, sozial eta generozkoari gure aletxoa eskaini nahi diogu.”
"Mundu mailako beste formakuntza eskola batzuekin saretuta gaude."
Otsailaren 2tik 4ra, Errekaleor Auzo Askean, “Nola ikasi pentsamendua askatzen” formakuntza ikastaroa antolatu du Oinharri eskolak. Herri mugimenduko kideentzat antolatutakoa da, baita oraindik militantzia bat hartzeko jauzia eman ez duten norbanakoentzat ere.
Leire Azkargorta Oinharriko kidea izan dugu Hizpidean eta nortzuk diren, zein metodologia erabiltzen duten eta formakuntza honetako xehetasunak ekarri dizkigu. Izenematea zabalik dago eta esteka honetan eman daiteke.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Azkargorta (Oinharri): "Euskal Herriaren askapen nazional, sozial eta generozkoari gure aletxoa eskaini nahi diogu."00:17:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!