Laudioko eraso matxista salatzeko, lapikoak eta sormena kalera
Aiaraldeko Mugimendu Feministak "kazerolada" egin du eskualdean, atzo Laudion jazotako eraso matxista salatzeko. Horrez gain, emakume erasotuei babesa adierazteko etxeak morez eta aldarrikapenez josi dituzte. through Aiaraldea.eus
Emakume bat erasotua izan zen atzo Laudion. Genero indarkeria egotzita atxilotu zuten gizonezkoa. Hori dela eta, erasotuari babesa adierazteko etxeen kanpoaldeak erabili dituzte aldarrikapenak jartzeko, Mugimendu Feministak egindako deialdiari jarraiki.
Facebook kontuan argitaratu dituzte jasotako argazkiak. “Astin ditzagun irudimena eta atera ditzagun balkoi eta leihoetara eraso matxisten aurrean gure babes eta autodefentsa feministako indar guztiak! Erasotzaile, etxean edo kalean, gaur eta beti, aurrean izango gaituzu! Erasorik ez erantzunik gabe!”, adierazi dute.
21:00etan izan da “kazerolada”, eskualdeko herri guztietan: “Bizitzen ari garen egoera latz honetan ere ez dugu onartuko inolako erasorik, aski da! Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!”.
Laudioko Udalak, bere aldetik, erasoa gaitzetsi eta bihar balkoiak apaintzera deitu ditu herritarrak, ohar baten bidez.
Argazkiak: Aiaraldeko Mugimendu Feminista
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!