Larunbateko eraso matxista elkarretaratze bidez salatu du Mugimendu Feministak
"Erasorik ez, erantzunik gabe" lemapean, indarkeria matxista gaitzetsi eta elkar babestu zein saretzeko beharra azpimarratu dute. through Aiaraldea.eus
Larunbateko atxiloketa salatzeko eta emakume erasotuari babesa adierazteko deitu du elkarretaratzea Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atxiloketa Laudion izanik, herriko Alberto Acero plaza bilakatu dute protesta eremu, distantzia eta segurtasun neurriak hartuta.
Konfinamendua hasi zenetik bi eraso matxista salatu ditu eskualdeko Mugimendu Feministak. Lehenbizikoa apirilaren 6an izan zen, Laudion jazotako indarkeria matxista kasu bat medio. Ordukoan ere gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, genero indarkeria leporatuta.
Laudioko Mugimendu Feministako kideek adierazi dutenez, eraso oro salatzen jarraituko dute. Zentzu horretan, babesa helarazi diete edozein motatako biolentzia jasaten ari diren emakumeei
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!