Lanuzteei esker, aurreakordioa lortu dute Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek
Laugarren lanuztea zuten deitua gaurko supermerkatuko langileek. Aurreakordioa mahaigainean bertan behera uztea erabaki dute. through Aiaraldea.eus
Lan baldintza duinak bermatzeko lanuzteak egiteari ekin zioten iragan apirilaren 24ean Amurrioko Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek. Bi orduko hiru lanuzte egin dute eta gaur -maiatzak 14- laugarren lanuztea egitea zuten aurreikusia. Beharginek, ordea, aurreakordioa erdietsi dute supermerkatuko zuzendaritzarekin eta paroa bertan behera uztea erabaki dute.
Langileen ordezkariek jakinarazi dutenez aurreakordio proposameneko hainbat aspektu lantzeke daude oraindik, eta datorren astean plantillaren oniritzia jaso beharko du. Edonola ere, “aurrerapausotzat” jo dute proposamena, eta lan gatazka bideratuta dagoela adierazi dute.
Esker mezua
Supermerkatuko langileek eskerrak eman dizkiete aste guzti hauetan babesa adierazi dieten herritar guztiei: Aiaraldeko Mugimendu Feministari, Tubacexeko grebalariei edota La Encina erresidentziako beharginei, besteak beste.
Acabamos de llegar a un preacuerdo en Superberrriak.
Lortu dugu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!