Lander García (Memoria – Gasteiz ekimena): “Udalak, sei hilabete eta gero, ez du lantaldean adostutakoa bete”
Urtaranek ez ditu aldatuko alkate frankisten kaleen izenak. Astelehenean jakin genuen berria. Gainontzeko alderdiekin kontrastatu gabe hartu du erabakia, besteak beste, Hala Bedi Irratia kokatuta dagoen Bueno Monreal kalearen izena aldatzeko. Modu aldebakarrean, eta sare sozialen bitartez gainera. Gogoratu behar dugu Memoria Historikoa berreskuratzeko txostenak diola frankismoari lotutako kaleen izenak aldatu edo testuinguruan jarri behar direla.
Lander Garcia Memoria – Gasteiz ekimeneko koordinatzailea da eta gaiaren inguruan hitz egin dugu berarekin ARABA HIZPIDEn. Kritiko agertu da Garcia Udalaren jarrerarekin, eta, besteak beste, aldatu nahi ez dituzten kaleen izenen atzean dagoen historia elkarbanatu du.
-
Hizpidea: Lander García (Memoria - Gasteiz ekimena): "Udalak, sei hilabete eta gero, ez du lantaldean adostutakoa bete"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!