Lander Garcia (Martxoak 3): “Borrokan eroritakoei omenaldirik onena borrokarekin jarraitzea da”
Gaurkotasunez beteta dator Martxoaren 3a, hilketen 44. urteurrenean.
Martxoaren 3ko elkarteko Lander Garcia izan dugu Hizpidean, 1976an eroritakoen memoria bizirik dagoela erakutsiz. Hainbat konturen inguruan hitz egin dugu berarekin, Martin Villaren epaiketaz, Memoria Gara ekimenaz, deituta dauden mobilizazio ezberdinez, eta beste hainbat konturi buruz.
Hemen elkarrizketa osoa entzungai.
-
Hizpidea: Lander Garcia (Martxoak 3): "Borrokan eroritakoei omenaldirik onena borrokarekin jarraitzea da"00:24:51
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!