Kurdistanekin elkartasun astea, “Newroz”en kontestuan
Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko kontzentrazioarekin jarraitu eta martxoaren 25eko egun osoko egitarau batekin amaituko da elkartasun astea. Igarki De Roblesekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean; baina elkartasun asteaz gain, Kurdistango eta inguruko herrialdeen testuingurua ere izan dugu hizpide. Izan ere, De Roblesen esanetan, “oso larria” da egungo Kurdistango egoera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!