Kontratuetan lege-iruzurra egiten dela salatu dute Mercedes lantegiko ELA, ESK eta LAB sindikatuak
Gasteizko Mercedes lantegian egindako iruzurrezko kontratuen salaketaren berri eman genuen halabedi.eus-en. Gaur Mikel Diaz de Alda Mercedeseko langile eta LAB sindikatuko kidearekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk. Aldi baterako kontratuek ezin dute gainditu urtebeteko epea, eta auto-lantegian hori baino denbora luzeagoko kontratuei eutsi zaie. Batzar Nagusietan salatu zuten joan den astean, eta ez dute erantzunik izan, momentuz.
-
Hizpidea: Kontratuetan lege-iruzurra egiten dela salatu dute Mercedes lantegiko ELA, ESK eta LAB sindikatuak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!