Koldo Alzola (BDZ): “CAFek ez die kasurik egin langile batzorde ezberdinei, ezta haien kode etikoari ere”
"Tranbia honi kolonia kiratsa dario" dokumentalaren aurkezpena gaur, 19.00tan Hala Bedi ondoko lokalean.
BDZ Gasteiz eragileak, Hala Bideorekin elkarlanean, dokumental bat osatu du Jerusalemgo tranbiaren eta CAFen inplikazioaren inguruan. “Un tranvía llamado apartheid / Tranbia honi kolonia kiratsa dario” izenburua jarri diote, eta pertsona esanguratsu ugariren parte hartzea izan du.
Koldo Alzola, BDZko kidea izan dugu Hizpidean, dokumentala azaldu eta, batez ere, Jerusalemgo tranbiaren egoera hobe azaltzeko. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Alzola (BDZ): "CAFek ez die kasurik egin langile batzorde ezberdinei, ezta haien kode etikoari ere"00:15:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!