Koldo Alzola (BDZ Araba): “Palestinarekiko elkartasun eraginkorra boikotetik dator.”
BDZ kanpaina indartzeko batzar irekia izango da gaur arratsaldeko 19:00etan Gasteiz Txiki auzo elkartean.
2.005. urtean Palestinako gizarte zibileko ehundik gora eragilek, Israelen okupazioa eta apartheidaren amaiera lortu arte, Israeli boikota, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzeko mundu mailako deialdia zabaldu zuten.
Palestinarekiko elkartasun keinuetatik, elkartasun eraginkorrera pasatzeko garaia dela iritzita,BDZ indarberritzeko batzar irekia deitu da Gasteizen. Batzar ireki hori, gaur hilak 20 ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan Gasteiz Txiki elkartean.
Koldo Alzola izan dugu Hizpidean eta BDZ kanpainaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu.
-
Hizpidea: Koldo Alzola (BDZ Araba): "Palestinarekiko elkartasun eraginkorra boikotetik dator."00:29:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!