Kike Amonarrizen hitzaldia Oihanederren, Arabako euskaldunak aktibatzeko
“Arabako euskaldunak aktibatzeko 365 arrazoi” hitzaldiaren bitartez, “11 egun euskaraz” ekimenaren berri emango du azaroaren 23an Kike Amonarriz umoregile eta telebista aurkezleak: 2018ko Euskararen Egunaren aurreko 11 egunetan, euskara hutsez bizitzeko deia egingo diete euskaraz hitz egiteko gai direnei eta euskara ulertzeko gai direnei, modu horretan bi hiztun komunitateen artean dagoen muga ikusezina ezabatzeko. Hitzaldian, gainera, ekimena lantzen hasi diren Mendialdeko eta Zuiako dinamizatzaileekin hitz egingo du Amonarrizek, euren esperientziaren berri eman dezaten.
Manuel Moreno Topaguneko kidearekin hitz egin dugu hilaren 23ko hitzaldiaz eta 2018rako aurreikusitako ekimenaz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!