Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): “Gaur gaurkoz inortxok ere ez du defendatuko kaleratzeen moratoriaren eraginkortasuna, argi dago propaganda politikorako mekanismoa dela”,
23 pertsona etxetik kaleratuak izateko arriskuan daude Gasteizen hilabete honetan.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egin zuen joan den astean, eta bertan salatu zuten 23 pertsona daudela etxetik kaleratuak izateko arriskuan. 5 familia Alokabidek utzitako “zurkidura” etxebizitzetan edo etxebizitza “dotazionaletan” daude, eta 5 urte igarota inolako alternatibarik gabe kaleratu nahi ditu erakunde publikoak. Bestalde, 16 pertsona Barrenkale kaleko hostal batean daude, eta bertatik kaleratzeko arriskuan daude, jabeak hostal gisa alokatzeko baimenak ez dituelako, eta kale gorrian gelditzeko arriskuan daude kasu honetan ere.
Karla Pisano Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu bi kasu hauek sakonago. Bestalde, espainiar Gobernuak ezarritako etxegabetzeen moratoriari buruz hitz egin dugu, eta azaldu du eraginkorra ez izateaz gain, moratoriaren helburua dela “kaleratzeak ez gertatzea denak batera, haserre soziala neutralizatzeko”.
Etxebizitza sindikatuaren jardunaz, antolakuntza komunistaren beharraz eta beste kontu batzuez ere aritu gara. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karla Pisano (Etxebizitza Sindikatua): "Gaur gaurkoz inortxok ere ez du defendatuko kaleratzeen moratoriaren eraginkortasuna, argi dago propaganda politikorako mekanismoa dela",00:26:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!