“Kantuen sormen prozesua oso naturala izan ohi da, ez ditugu gure buruak punka egitera behartzen”
Carne de Subsidio talde gasteiztarrak punk-rock doinuak biltzen dituen lehenengo estudioko lana aurkezten izan da Hiru Kortxean. Taldearen sorrera, ibilbidea eta gaur egungo egoeraz mintzatu gara
Gaurkoan gure estudioetan Carne de Subsidio taldeko Aimar eta Junior izan ditugu, izen berdina duen beraien estudioko lehenengo lana aurkezten. Gasteizko talde honek sei urteko ibilbidea izan arren pandemia garaia aukeratu dute lehenengo diskoa kaleratzeko. Diskoa Fran “Itxura Records”-ekin grabatu dute Arrasateko Shot! estudioetan eta masterizazioa Javi Free-ren ardura izan da. Zuzenekoak jotzeko gogotsu daude.
-
Hiru kortxea: "Kantuen sormen prozesua oso naturala izan ohi da, ez ditugu gure buruak punka egitera behartzen"00:41:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!