“Kaleak eta parkea berriz hartzeko deia” luzatu diete Amurrioko gazteei
Hainbat ekintza egingo dituzte datorren asteko asteartean, “Ez utzi sua itzaltzen” lemapean: mahaingurua, futbito txapelketa, mikro irekia eta manifestazio musikatua. through Aiaraldea.eus
Kaleak eta parkea berriz hartzeko deia luzatu dute Amurrioko hainbat gaztek. Agerraldia egin dute horretarako gaur arratsaldean, udaletxearen aurrean.
Herriko gazteek azken hilabeteetan pairatutako kriminalizazioa salatu dute ekitaldian: “Gazteak gara pandemiaren errudun bezala seinalatuak izan garenak; (…) parkean eta pipak jaten etorkizuneko ametsak partekatzen ditugunak, dena egiteke dugula sinetsita gaudenak. Poliziaren aurretik lasterketetan ibili garen gazteak, parkean argi urdinak sartu diren bakoitzean”.
🎥 BIDEOA | Uztailaren 14an Amurrioko kaleak hartzeko deia luzatu diete herriko gazteei, "Ez utzi sua itzaltzen!" lemapean pic.twitter.com/QA4mch0CRN
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) July 9, 2021
Horren aurrean, Amurrioko gazteriak belaunaldiz belaunaldi eginiko lana goraipatu dute, “bestelako jai ereduak aurrera eraman eta gauza handiak antolatzeko” gai izan direla nabarmenduta. “ Bazkari herrikoiak, gazteon arteko txapelketak, gazte sortzaileentzako espazioak… Aisialdirako zein borrokarako espazio gazte eta errebeldeak”.
Pandemiaren aitzakipean “hegoak moztu” nahi izan dizkietela salatu dute, eta gaineratu dute “kontrola eta presentzia poliziala” nabarmen handitu direla, “gazteok parketik eta kaleetatik bota nahi izan gaituzten punturaino”.
Uztailaren 14ko egitaraua
Horren guztiaren aurrean, “kaleak eta parkea” gazteenak direla aldarrikatu dute, eta dinamika bat aurkeztu dute, espazio horiek berreskuratzeko.
Hainbat ekintza prestatu dituzte datorren uztailaren 14rako. Mahaingurua, futbito txapelketa, mikro irekia eta manifestazio musikatua egingo dituzte arratsaldeko lauretatik aurrera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!