Julen Nafarrate (Zinegoak): “Gure helburua da sexu-aniztasuna aldarrikatzea kultura eta zinearen bidez”
Julen Nafarrate Zinegoak zinema jaialdiari buruz aritu zaigu.
“Zinegoak” Bilbon ospatzen den LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdi bat da non hainbat proiektu, solasaldi arte eszenikoak eta kultur jarduerak antolatzen diren. Aurten Zinegoak 2021 martxoaren 1etik 14ra bitartean ospatuko da, Bilbon eta Lekeition, egoitza ofizial gisa, eta 40 udalerri hartuko dute parte ZG Hedapenean. Horrekin batera aurten Golem Alondegian eta Filminen birtualki ikusi ahal izango diren 18 filmeko sail ofiziala izango du, eta film laburren sei zikloak Bilborocken proiektatuko dira, sarrera doan izanik.
Hori dela zinema jaialdiko kide batekin bildu gara gaur, Julen Nafarraterekin, zinemaldiko antolatzailetako bat, jaialdiaren xehetasunei buruz mintzatzeko.
-
Hizpidea: Julen Nafarrate (Zinegoak): "Gure helburua da sexu-aniztasuna aldarrikatzea kultura eta zinearen bidez"00:08:32
Zinemaldiaren tematika eta bertan aurkeztuko diren filmen berri zertxobait gehiago jakiteko, hurrengo orrialdean sartu zaitezte: http://zinegoak.com/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!