Julen Mendizabal (Ehun mugimendua): “Edo espabilatzen dugu edo hondoratuko gara gurea ez den estatu batekin”
Loiolako espainiar militarren aurkako ekimen nazionala, larunbatean, 12.00etan.
Euskal Errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak ekimen nazional berri bat antolatu du, kasu honetan Donostian, Loiolan. Bertan dago Espainiako armadaren kuartela, eta lekuz aldatuko dira, baina 200 metrora soilik. Honen aurrean, Ehun mugimendutik jakinarazi nahi diete haien presentzia ilegala dela Euskal Herrian, eta “airetik, lurretik eta itsasotik” helduko dira hori jakinaraztera.
Julen Mendizabal Ehun mugimenduko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu ekimen honen nondik norakoak, euskal errepublikaz hausnartzearekin batera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julen Mendizabal (Ehun mugimendua): "Edo espabilatzen dugu edo hondoratuko gara gurea ez den estatu batekin"00:22:51
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!