Julen Díaz de Argote (Martxoak 3 Elkartea): “Memoria historikoa egiteaz gain, elkar-elikatze ariketa bat ere badira bisitak”
Martxoaren 3ko bisitak berriz ere martxan dira Zaramagan.
Martxoak 3 Elkarteak 2016an abian jarri zuen bisita gidatua berriz ere martxan da Zaramaga auzoan. 1976ko martxoaren 3an gertatutakoaz gain, Zaramaga langile auzoko bizimoduaren nondik norakoak ere azaltzen dituzten horretan, memoria historikoa lantzeko helburuaz.
Ikastetxeekin lanketa berezia egiten dute, unitate didaktiko berezi bat landuz, baina jende orori bideratutako bisitak egiten dituzte, euskaraz, gazteleraz, zein ingeleraz.
Zaramaga auzoko bihotzetik igarotzen den bisita honek bi ordu inguru irauten ditu eta horretara joan ahal izateko, web orrian izena ematea, besterik, ez da egin behar, doakoa baita.
Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, Martxoak 3 Elkarteko eta Memoria Gara elkarteko kidea den Julen Díaz de Argote izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Julen Díaz de Argote (Martxoak 3 Elkartea): "Memoria historikoa egiteaz gain, elkar-elikatze ariketa bat ere badira bisitak"00:11:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!