Julen Diaz de Argote (Arkeologiarako Arabar Institutua): “Nahiago izan dute aukera bat galdu eta lur azpian utzi.”
"Ez da normala Gasteizko erdigunean hain ongi kontserbaturiko aztarnak aurkitzea."
Gaurkoan gurekin Julen Diaz de Argote arkeologoa izan dugu, Gasteizko Olagibel kalearen ondoan aurkitutako aztarna historikoen inguruan hizketan. Aurkitutako aztarnak Adatseko Andre Maria ospitalearenak dira garaiko euskal herriko ospitalerik handiena zena. Horretaz gain, Gasteizko harresiaren zati bat, Done Jakue bidearen beste bat eta hainbat zeramika pieza osorik agertu dira.
Arkeologiarako Arabar Institutuak denbora eskatzen zuen zer egin erabakitzeko, baina aldundiak porlanez estali du azkar batean. Aukera ederra galdu dela azpimarratu du Gasteizko ondare historikoa ezagutzeko.
1976ean Arkaia herrian aurkitutako eta egun desagerturik jarraitzen duen Bako jainkoaren burua ere izan dugu hizpide.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julen Diaz de Argote (Arkeologiarako Arabar Institutua): "Nahiago izan dute aukera bat galdu eta lur azpian utzi."00:13:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!