Juan (EramanKoop): “Gure zutabeetako bat lan baldintzen kontua da, Glovo eta estilokoen aurrean”
EramanKoop kooperatiban pandemia garaian ostalariei zerbitzua eskaintzen dabiltza.
Glovo, Deliveroo eta estilokoez asko hitz egin dugu azken urteetan. Autonomo faltsuak, lan baldintza kaxkarrak, mehatxu eta presioak… aski ezagunak bilakatu dira negozio eredu horretan. Honen aurrean, eta besteetan ikusitakoaz ondo eskarmentatuta, kooperatiba gisan ari dira lanean EramanKoop taldeko kideak.
Juan izan dugu gaur Hizpidean, bigarrenez, eta haien bilakaeraz eta negozio ereduaz aritu zaigu, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Juan (EramanKoop): "Gure zutabeetako bat lan baldintzen kontua da, Glovo eta estilokoen aurrean"00:12:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!