“Jotas” (Ondalan kooperatiba): “Burujabetza modu global batean ulertzen dugu.”
"Plater ekoiztuak egiten ditugu Nafarroako produktuekin, elikadura burujabetza lantzea helburu."
Gurean izan da “Jotas”, Ondalan kooperatibako kidea. Elikadura burujabetzaz aritu gara, Nafarroan sortutako kooperatiba honetako kidearekin. Gure kontsumo erabakiak, gauzak aldatzeko hauspoa ala sistema hau indartzeko balio dezakeela azaldu digu. Antolakuntza eta borrokaren garrantzia ere azpimarratu du.
Azken uholdeek aldiz gogor jo dute Ondalan. Horregatik, laguntza ekonomikoa jasotzeko ondoko bideak zabaldu dituzte: BIZUMA 660 52 09 32 edo TRANSFERENTZIA: ES84 3035 0087 02 0870066320
Ondalan kooperatibaren inguruko xehetasun gehiago webgune honetan aurkitu daitezke: https://ondalankoop.eus/eus/
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!