Josu Aranbarri (Gasteiz Zero Zabor): “Udalak ingurumen arazo txikiei egin nahi die aurre; arazo handiei aurre egitea falta da”
Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, “zikintzen dutenen aurkako zigorrak” iragarri ditu, zonalde berdeen lanketan aurrerapauso azkarrak eman dituela iragarri ostean. Josu Aranbarri Gasteizko Zero Zabor elkarteko kidea da eta gaiaren inguruan mintzatu gara ARABA HIZPIDEn berarekin.
Iragarritako zigorrekin aurrerapauso gutxi emango dira Aranbarriren ustetan, eta 15 hilabete hauetan Gasteizko Udalak hartutako neurriak ez direla behar beste eraginkorrak izan bozeramailearen ustetan. Gainera, “nahiz eta udalaren asmoak egokiak izan”, benetako arazoei aurre egiten ez zaiela kritikatu du.
-
Hizpidea: Josu Aranbarri (Gasteiz Zero Zabor): "Udalak ingurumen arazo txikiei egin nahi die aurre; arazo handiei aurre egitea falta da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!