Jone Gibelalde Iribas (Steilas): “Eskolak erantzun behar dio auzoaren perfilari, hori da aukera berdintasuna eskaintzen duena”
Gasteizko eskoletako segregazioari buruzko ikerketa burutu dute Steilas sindikatuak eta Ikusbidek.
Gastzieko sare publikoko DBH 4. mailako ikasleen % 65ari egin diote inkesta, segregazioari buruz daukaten ikuspegia ezagutzeko. Emaitzak larriak dira, espero bezala. Eskola segregatuen eta segregatu gabekoen artean dagoen ezberdintasuna argi ikusten da adierazle ezberdin askori begiratuta. Emaitza akademikoak, nazio identitatea edo gasteiztar identitatea, euskararekiko lotura, etorkizunerako aurreikuspenak…
Jone Gibelalde Iribas Steilas sindikatuko kidea ikerketaren bueltan ibili da, eta berarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Segregazioari buruz atera dituzten ondorioak azaldu dizkigu, eta itunpeko-pribatu sareari buruz, administrazioaren paperari buruz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara hizketan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jone Gibelalde Iribas (Steilas): "Eskolak erantzun behar dio auzoaren perfilari, hori da aukera berdintasuna eskaintzen duena"00:26:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!