Jon Brinkman: “Alderdi politiko gehienek beldurra dute higiezin enpresek eskaintzen dieten finantzazioa galtzeko”
Berlinen higiezin handien etxeak desjabetzearen alde bozkatu dute herritarrek, loteslea ez den erreferendumean.
Berlinen alokairuaren salneurriak asko zaildu du azken aldian etxebizitza eskubidea. Honen aurrean, erreferendum bat proposatu zen, herri ekimen legegile baten bidez, higiezin enpresa handiek dauzkaten etxebizitzak desjabetu eta kudeaketa publikoa izan zezaten. Iraila bukaeran, hauteskunde federalekin batera burutu zen Berlinen aipatutako erreferenduma, eta baiezkoa atera zen, etxe jabe handiak desjabetzearen alde.
Galdeketa hori, baina, ez da loteslea, eta orain politikari alemanek eman beharko liokete erantzuna Berlingo herritarrek % 57ko babesarekin hartutako erabakiari. Ikusteko dago, ordea, zer gertatuko den.
Jon Brinkman Hala Bediko kolaboratzailearekin hitz egin dugu, eta berak Alemaniatik bertatik eman digu azken mugimenduen berri. Proposamenaren jatorria, etxebizitzaren egoera Alemanian, bozketaren nondik norakoak eta orain dauzkaten itxaropenen inguruan hitz egin dugu, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jon Brinkman: "Alderdi politiko gehienek beldurra dute higiezin enpresek eskaintzen dieten finantzazioa galtzeko"00:19:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!