Jokin (Jarki): “Ez da egon Euskal Herrian azken urteetan apurketa prozesu hau nazio perspektibatik abiarazi duen mugimendurik era zabalean”
Euskal Herri Langileak Apurketa lelopean manifestazioa deitu du Jarkik Durangon, Konstituzio egunerako.
Abenduaren 6an, Konstituzio egunean, manifestazioa deitu du Jarkik Durangon, eguerdiko 12.30etan. “Euskal Herri Langileak Apurketa” da leloa, eta horretaz hitz egiteko Jarkiko Jokin izan dugu Hizpidean.
Konstituzioari eta bere ondorioei buruz daukaten irakurketa plazaratu digu Jokinek, eta aurrera begirako zenbait pauso proposatu dizkigu, batasunerako dei eginez.
“Pasa dugun urte t’erdia eta gero jendea oso zentratuta dago bere egunerokotasun propioan, kolektibotasuna geroz eta urrunago geratzen da”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jokin (Jarki): "Ez da egon Euskal Herrian azken urteetan apurketa prozesu hau nazio perspektibatik abiarazi duen mugimendurik era zabalean"00:12:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!