Jesus Uzkudun (ASVIAMIE): “Urteetan ez ziguten esan amiantoarekin zein arrisku zegoen, orain ordaindu dezatela.”
"Nahiz eta amiantoa debekatua egon oraindik milaka tona daude teilatu, tutu etabarretan."
Amiantoaren biktimen elkarteko bozeramailea den Jesus Uzkudun elkarrizketatu dugu Hizpidean. Espainiar senatuak pasa den astean 25 milioi eurotako funtsa sortzea lorpentzat jo du Uzkudunek, baina askorentzat oso berandu heldu dela ere azpimarratu du. Beste behin amiantoa berehala erretiratzea eskatu du.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jesus Uzkudun (ASVIAMIE): "Urteetan ez ziguten esan amiantoarekin zein arrisku zegoen, orain ordaindu dezatela."00:10:12
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!