Jesus Garay (SEADen lagunak): “Polisarioak aukera guztiak jarriko ditu mahai gainean eta gerrara itzultzeko aukera ere hor dago”
Fronte Polisarioak 15. kongresua burutuko du abenduaren 19 eta 21a bitartean.
Abenduaren 19 eta 21aren bitartean, Fronte Polisarioak 15. kongresua burutuko du. Halaxe jakin genuen azaroan Gasteizen burututako Saharako Herriekiko Elkartasuna Koordinatzeko Europako 44. Konferentzian.
Hizpidean Fronte Polisarioaren historiaz mintzatu gara, 1975ean sortu zenetik eduki duen ibilbideaz eta bertan emakumeak izandako parte hartzeaz. Oraingoan, hainbat aspektu jarriko dira mahai gainean, su-etena barne. Beraz, Polisarioren ibilbidea zein izango den erabakiko da horretan.
Gaiaren inguruan hitz egiteko, SEADen lagunen elkarteko kide den Jesus Garay izan dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Jesus Garay (SEADen lagunak): "Polisarioak aukera guztiak jarriko ditu mahai gainean eta gerrara itzultzeko aukera ere hor dago"00:18:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!