Jenofa Berhokoirigoin (Argia): “Emmanuel Macronen joera autoritarioaren erakusle da, berak nahi duen kuadroan sartzen ez dena kriminalizatzeko bidea”
Separatismoaren Legea deitu zaiona eztabaidatzen ari dira Frantziar Estatuan.
Frantzian Errepublikaren Printzipioen Errespetua Sendotzeko Legea eztabaidatzen ari dira. Islamismo erradikala borrokatzeko sortu zen legea, baina polemika handia piztu du helburu horretaz gain beste hainbat esparru baldintzatuko dituelako, eta “Frantziar Errepublikaren Printzipioak” onartzea eskatuko dielako elkarte eta eragile guztiei, diru-laguntzak ez jasotzeko arriskupean, besteak beste.
Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria izan dugu gaur Hizpidean, lege honen nondik norakoak azaltzeko. Mundu musulmanari etorri dakiokeen jazarpen maila berria, gainerako elkarte eta “disidenteen” kasuan izango duen eragina (euskaldun, bretainiar, korsikar…) eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu Berhokoirigoinek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jenofa Berhokoirigoin (Argia): "Emmanuel Macronen joera autoritarioaren erakusle da, berak nahi duen kuadroan sartzen ez dena kriminalizatzeko bidea"00:30:09
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!