Janire Lazkano (Zaldibar Argitu Plataforma): “Alarma asko sortu dira beraien isiltasun eta gezurretatik”
Gaurkoan Zaldibar Argituko Plataformaz mintzatu gara Hizpidean.
Otsailaren 6an Zaldibarko Zabortegia amildu zen, bi langile bertan harrapatuz. Inguruko herritarren haserrea eman zen langileekiko bilaketa lanen kudeaketa eskasaren ondorioz.
Otsailaren 10ean, manifestazio desberdinak eman ziren hainbat lekutan eta horiek koordinatzeko Zaldibar Argitu Plataforma sortzea erabaki zuten, indarrak batu eta guztiak batzeko helburuaz. Otsailaren 15ean, manifestazio bateratua burutu zuten eta hortik aurrera elkarrekin lan egin dute.
Plataformak paro herrikoi bat antolatu zuen martxoaren 12rako eta ordurako aldarrikapen zerrenda bat adostu zuten, 11 puntu exijituz.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
-
Hizpidea: Janire Lazkano (Zaldibar Argitu Plataforma): "Alarma asko sortu dira beraien isiltasun eta gezurretatik"00:13:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!