Jakin | Lorea Agirre, “Maskulinitateak” liburuaz
Jakin aldizkariko Lorea Agirre zuzendariaren kolaborazioa.
Maskulinitateak egin, berregin, erdietsi, erdi lortu, aldatu, mutatu eta moldatu egiten dira arian ari. Askatu askatzen ote diren mandatu eta pribilegio patriarkaletik, horixe aztertu nahi du R. W. Connell soziologo australiarrak maskulinitatearen jakintza eremuan funtsezko lantzat jotzen den honetan. Maskulinitate eredu hegemonikoa krisian sartzen den une horiek harrapatu eta ikertu nahi ditu Connellek, hain zuzen. Bada eraldaketarik? Edo birmaskulinizazio prozesuak indartzen dira? Askatzen al dira? Askatzen al zarete menderatzaile izatetik?
Jakin aldizkariko zuzendaria den Lorea Agirrek aurkeztu digu “Maskulinitateak”, Eskafandra bildumako zazpigarren liburua.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!