Jack (Errekaleor Auzo Askea): “Errekaleor jada gasteiztar guztiona da.”
"Urtaranek dio auzoa gasteiztarrei itzuli nahi diela, baina auzoa eraitsi eta espekulatzaileen bitartez gutxi batzuek ordaindu ditzaketen etxebizitza garestiak egin nahi ditu."
Herrialde Katalanetako bi arkitektura taldek egiaztatu dute Errekaleor Auzo Askeko eraikinak unean-unean eskatzen diren kalitate-baldintzei egokitzen zaizkiela. Hala ere, Gasteizko okupazio mugimenduaren eta Errekaleor Auzo Askearean aurkako gezur eta mehatxuak entzun genituen atzokoan udal agintari eta Vocento taldearen eskutik. Hizpidean izan dugu Jack, Errekaleor auzoko bizilaguna eta berreskuratutako auzo askea eta bere bizilagunak dagokien tokian utzi ditu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!