Jabi, Lorena, Maider, Adrian (ESK, LAB, ELA Esku-hartze Soziala): “Zerbitzu publiko hauek aurrera eramateko beharrezkoak diren bakarrak langileak dira, ez junta direktiboak”
Bi greba egun egin dituzte jadanik Esku-hartze Sozialeko sektorean, patronalaren inmobilismoaren aurrean.
Langile eta esparru ezberdin asko hartzen ditu barne esku-hartze sozialeko sektoreak, baina aniztasun horrek ez die arazorik sortu beren egoera prekarioaren aurka borroka bateratua abiatzeko. Zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresa pribatuak dira sektore honetan gehiengoa, eta negoziaketak zaildu egiten dira erantzukizun publiko-pribatuaren arteko talkan.
Gaur Hizpidean hiru sindikatu ezberdinetako kideak izan ditugu gurekin. ESK sindikatuko Jabi Jabier, LABeko Lorena Rejo eta ELAtik Adrian Garcia eta Maider Lopez. Lauen artean azaldu digute zein den esku-hartze sozialeko sektorearen egoera, negoziaketak nola joan diren, zein den instituzioen papera eta ze pauso hartuko dituzten hemendik aurrera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jabi, Lorena, Maider, Adrian (ESK, LAB, ELA Esku-hartze Soziala): "Zerbitzu publiko hauek aurrera eramateko beharrezkoak diren bakarrak langileak dira, ez junta direktiboak"00:19:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!