Jabi Asurmendi (Udalbiltza): “Ekonomia Sozial Eraldatzaileak merkatu demokratikoago bat dakar, egitura horizontalekin, pertsonak balioan jartzen dituena”
"Hauspotu, herriak bizitu" proiektua aurkeztu du Udalbiltzak, despopulazioari aurre egiteko.
Despopulazioa, irisgarritasun falta edota langabezia altua daukaten bost zonalde zaurgarri identifikatu ditu Udalbiltzak, eta proiektu berriak sustatu nahi dituzte bertan, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutakoak. Hauspotu proiektua aurkeztu dute horretarako, Koop57 eta Olatukoop-ekin batera.
Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria izan dugu gurean, proiektua azaltzeko. Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Jabi Asurmendi (Udalbiltza): "Ekonomia Sozial Eraldatzaileak merkatu demokratikoago bat dakar, egitura horizontalekin, pertsonak balioan jartzen dituena"00:16:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!