Ivan Santamaria (kazetaria): “Hiriko kasuan, nola ulertzen da 18 milioi euro jasotzea diru-laguntzetan eta akusatuek dirurik ez galtzea?”
Ivan Santamaria Berriako kazetaria egon da gaur Araba Hizpiden, Hiriko kasuari argia eman nahian: punta-puntako teknologia zuen auto bat sortzeko 19 milioi euroko diru-laguntza eman zen, baina proiektuak porrot egin zuen. Epaiketa egiten ari da orain merkataritza-arloko epaitegian, eta akusatuak Gasteizko enpresari ezagunak dira; areago, horietako batzuk EAJren ingurukoak dira. Aldi berean, zigor-epaitegia ere ari da instrukzioa egiten.
-
Hizpidea: Ivan Santamaria (kazetaria): "Hiriko kasuan, nola ulertzen da 18 milioi euro jasotzea diru-laguntzetan eta akusatuek dirurik ez galtzea?"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!