Itziar Amestoy (Unbela): “Hurbildu gara sexualitatera agian lehengo modutik ihes egin nahiean, baina ez dakit zenbateraino gauden konektatuta norberaren nahiekin”
Gorputza eta sexualitatea lantzeko lehen online topaketa euskalduna abian da.
Gorputza eta sexualitatearen gaiean hutsune bat zegoela ikusita, Unbela Elkargunetik topaketa batzuk proposatu dituzte. Hutsunea eduki aldetik, eta hutsunea hizkuntza aldetik ere, euskaraz gai hauek lantzeko aukera faltagatik. Honen bueltan lanean dabiltzan 14 ekimen ezberdin bildu dituzte online topaketa hauetan, maiatzaren 20tik 24ra burutuko dituztenak, formatu birtualean.
Itziar Amestoy, Unbelako kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berarekin aritu gara gorputzak eta sexualitatea lantzeko beharraz hizketan. Dauzkagun hutsuneak, tabuak eta konplexuak lantzeko beharra aipatu digu, eta topaketetan jasoko diren edukiak aurkeztu dizkigu. Izena emateko aukera dago oraindik, eta maiatzaren 24tik aurrera ere eskuragarri izango dira edukiak, patxadaz ikusi ahal izateko topaketetako erritmo azkarretik kanpo. Www.unbela.eus web orrian sartuta eman daiteke izena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Itziar Amestoy (Unbela): "Hurbildu gara sexualitatera agian lehengo modutik ihes egin nahiean, baina ez dakit zenbateraino gauden konektatuta norberaren nahiekin"00:24:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!