Itsaso Balsa de Vallejo: “Gu ez gaude energia eolikoaren kontra, babestu nahi dugu non kokatzen den eta natura ez apurtzea”
Iturrietako parke eolikoen kontrako salaketa eta arrazoiak azaldu dizkigu Itsasok.
Iberdrolak zein Energiaren Euskal Erakundeak sortutako Aixeindar konpainia zortzi kokaleku aztertzen ari da haize errotak jartzeko et bost aurrera ateratzea espero dute, horietako bat Iturrietako Mendietan. Parke eolikoen erabilera desegokiak direla eta “Arabako Mendiak Aske” jaio zen, eta elkartea sortu zenetik hainbat hitzaldi antolatu dira herrietan, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak deitu eta mendi martxak antolatzearekin batera.
Itsaso Balsa de Vallejok, Arabako Mendiak Askeko kideak, elkarteko oinarriak eta Iturrietako parke eolikoen kontra zergatik dauden azaldu digu.
-
Hizpidea: Itsaso Balsa de Vallejo: "Gu ez gaude energia eolikoaren kontra, babestu nahi dugu non kokatzen den eta natura ez apurtzea"00:12:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!